Euskal preso politikook, Espainia eta Frantziako estatuek beren ziegetan gerla bahitu gisa gaituztenok, agiri honen bidez, urteotan daramagun borrokaldi etengabean urrats berria emateko hartu dugun erabakia jakinarazi nahi diogu euskal gizarteari:
1999ko azaroaren lehenean, orain artean erabili ditugun bestelako borrokaldi eta protestaldiak ezertarako alde batera utzi gabe, mugagabeko gose grebari ekingo diogu.
Borrokaldi honi hasiera emango dioten burkideak hauek dira:
Basaurin
- Oskar Amezaga Maezu
- Patxi Gil Gajate
- Asier Irastortza Otegi
- Daniel Ortiz Rivas
- Jon Imanol Gonzalez Merino
Langraizen
- Juan Karlos Apodaka Gil
- Karlos Perez de Munain
Cajigao
- Gotzon Zabaleta Mendia
- Kepa del Hoyo Hernandez
- Angel Figeroa Fernandez
Iruñean
- Sotero Etxandi Juanikotena
Fleury-Merogisen
- Josetxo Arizkuren Ruiz
La Santen
- Mikel Zubimendi Berastegi
Martutenen
- Asier Etxebarria Mendiburu
- Jose Luis Gallastegi Lagar
- Edorta Ibarzabal Bilbao
- Mikel Egibar Mitxelena
- Ainhoa Crespo Igareta
- Begoña Uzkudun Etxenagusia
- Maritxu Uzkudun Etxenagusia
Erabaki latz hau hartzera eraman gaituzten arrazoiak ugari dira, euskal herritarrok Frantziako eta Espainiako ziega ilunotan daramatzagun egun luzeak bezain ugariak. Oroitarazi nahi dugu Euskal Preso Politikoen Kolektiboko partaideok, 1996ko otsailaz geroztik, gure eskubideen aldeko etenik gabeko borrokan murgilduta jarraitzen dugula, unean uneko protesta eta borroka moldeak erabiliz. Molde ugari eta desberdinak saiatu ditugu: guztiak presoari kalte zuzena ekartzen diotenak, santzioa ez denean gorputzari eragindako kaltea.
Arrazoiak ugariak izanik, azken muturreko borroka mota honi ekiten diogu beste biderik ez dugulako gure eskubideak behingoz eta betiko errespetatuak izan daitezen.
Su-txikian akabatzen gaituzte kartzelotan. Ezintasunez ikusten dugu nola hil edota zauritzen diren gure lagun eta senitartekoak gu ikustera datozenean. Ezintasun eta amorruz ikusten ditugu gaixoaldi larrian asisten- tziarik gabe, Esteban Esteban Nieto bezala, hiltzeko baino askatzen ez dituzten burkideak. Borrokaldi honi hasiera ematera goazenean, gu guztion omenaldi sakon eta sentituena eskaini nahi diogu Estebani, irakatsi digun guztiagatik eta gudari baten duintasunaz borrokatu duelako bere bizitza osoan.
Euskal Herri aske batean, eta are mundu aske batean ere, bizi bahi dugulako eta horren alde borrokatu dugulako espetxeratu gintuzten. Heriotza zigorrik gabeko 'demokrazia' franko-espainiarrean ezkutuko heriotzaren kondena gure buruen gainean dago. Gure kulpa: Euskal Herriak jasaten duen injustizia eta zanpaketaren aurrean burua ez makurtzea eta gure arerioei aurre egitea.
Espainia eta Frantziako kartzelak euskal herritarrez betetzen dira etengabe. Eta Euskal Herriaren eskubideak errespetatzen ez direno, ez da etenik izango. Ez gara ez lehenak, baina zinez nahi genuke azkenak izatea!
Lehenik, Euskal Herriko kartzeletatik atera gintuzten. Gero urrundu. Azkenik sakabanatu. Gu zigortzearekin aski ez zutenez, gure senitarteko eta lagunak ere kondenatu dituzte. Mila aitzakia eta gezur erabili izan dute justifikaezina justifikatzeko: gogor eta bigun, borroka armatuaren 'menpekotasunetik' aldendu... Politika kriminal hori aurrera eramateko Euskal Herrian bertan konplizidade aitorrezinak izan dituzte Espainiako eta Frantziako agintariek. Eta konplizidadea ez zenean onespenezko isiltasuna.
Garai horiek amaitu dira. Sakabanaketaren politika kriminala derrotatu dugu. Damutasun, erreinsertzio eta txantaje guztiei aurre egin diegu, eta garaile gara. Baina Frantzia eta Espainiako handikiei ez zaie aski nonbait. Zer gehiago behar dute?
Euskal Herriak bere hitza emana du: euskal presoon eskubideak, gizabidezkoak zein politikoak, errespeta diezazkigutela. Guztioi. Eta lehen konplize edota isil zirenen babesa ere gustuz hartzen dugu. Egunero-egunero euskal preso politikoon alde lanean eta borrokan ari diren euskal herritarrak eskertu nahi ditugu, beraien ahalegin etengabea baita gure erresistentziarako arnasa. Espetxeko borroka erresistentzia baita. Minutu oro duintasuna mantentzearen aldeko borroka erresistentea.
Gure helburua Euskal Herri libre batean libre bizitzea da. Esan dugun bezala, horren alde borrokatzeagatik espetxeratu gaituzte. Eta horren alde borrokatzen segitzen dugu ziega hauetatik ere. Aldaketa nabarmenak ezagutu ditu Euskal Herriak azken urteotan. Euskal Herriak bere buruaren jabe izateko aukera eskura ikusten dugu, Euskal Herri askearen oinarriak ezarriko dituen prozesua martxan dago. Euskal gizarteak egiten duen indarraren arabera egongo da helmuga hurbilago edo urrunago.
Hain zuzen ere, euskal herritar eta militante politiko gisan nazio eraikuntza prozesuan parte hartzeko eskubidea dugulako eta horren alde borrokatu eta borrokatzen dugulako, preso guztiak askatzea da gure aldarrikapen nagusia eta lehenengoa. Gure indarra gainerako euskal herritar guztienari erantsi nahi diogulako. Gure jarduera historikoak aski legitimitate damaigu ahalegin horretan parte hartzeko.
Hauxe da euskal preso politikoon borroka zuzenduko duen ardatza: euskal presook Euskal Herrian aske egotea, beste euskal herritar guztiekin batera, euskal nazio eraikuntza proze- suan parte hartuz. Ez Espainiak, ez Frantziak ez dute euskal herritar ezeini aukera hori galarazteko eskubiderik.
Borrokaldi berria hastera goazen une honetan, gure eskabideak oroitarazi nahi ditugu:
1.- Lehenik eta behin, euskal preso guztiak kalean izatea, euskal nazio eraikuntzan euskal gizarte osoarekin batera parte hartu ahal izateko eskubide osoa dugulako.
2.- Bien bitartean, gure giza eskubideak errespetatuak izan daitezen.
- Gure senide eta lagunei jarritako zigorra arintzeko, sakabanaketarekin amaitu eta Euskal Herriko kartzeletara eraman gaitzatela.
- Gure militantzia politikoak eskatzen duen adinako tratua eman diezagutela, preso politikoen estatusa aplikatuz.
- Kartzelak edota bestelako arrazoiek eraginda gaixorik dauden burkideak kaleratuak izan daitezela.
- Baldintzapeko askatasunaren epeak beteta dituzten burkideak kaleratuak izan daitezela.
- Entrega eta estradizioak amaitzea eta Euskal Herrian libre bizitzeko eskubidea bermatzea.
Hasiko dugun borrokaldiaren muga gure ahalmenak baino ez du ezarriko.
Dei egiten diegu euskal herritarrei oro har, eta bereziki alderdi politiko, sindikatu eta bestelako eragile sozialei, euskal preso politikoen eskubideak defendatzeko ekimenak biderka ditzaten.
Gogorazi nahi diogu Espainiako Gobernuari Euskal Preso Politikoen Kolektiboak bere mintzakidetza aspaldi izendatua duela presoen inguruko gaiak konpontzeko. Hauek dira guk izendatutako mintzakideak:
- Juan Lorenzo Lasa Mitxelena
- Mertxe Galdos Arsuaga
- Jesus Mari Zabarte Arregi
- Gloria Rekarte Gutierrez
- Jon Enbeita Ortuondo
- Jon Gaztelumendi Uribarren
- Unai Parot
Frantziako Gobernuari, agiri honen bidez, jakinarazi nahi diogu hauek direla gure mintzakideak:
- Alberto Lopez de Lacalle
- Idoia Martinez Garcia
- Iñaki Bilbao Beaskoetxea
- Gabi Moueska
- Frederik Haranburu
- Daniel Dergi
- Jose Mari Dorronsoro
1999KO URRIAN
EUSKAL PRESO POLITIKOEN KOLEKTIBOA
![]() |